Urdaiaga
Garai batean Itzao baserrian bizi zirenak ur edangarriz hornitzen zituen iturria da. Makina bat joan-etorri egingo zituzten iturrira suila, marmita edo balde bidez baserrira ura eramateko. Bertan jaiotzen den errekasto laburrak erriberetako erreten eta zangetan du amaiera.