Urdaiaga
Santueneko Ermotegi baserritik gertu, Urteaga baserrira bidean eskuinera geratzen diren eraikuntza eta txabola baten atzean dago, erdi ezkutaturik. Garai batean oso preziatua zen, eta oraindik ere ur horren bila doazenak ba omen daude. Eskuineko argazkian ikus daitekeen iturria, berriz, Santuenea auzoan dago, baina bertatik sareko ura atera beharrean, Altzondoko iturritik ekarritako ura irteten da, tratatu gabea.