Txikierdi
Intxuintxabal baserritik gertu dago Iturrizabal, sareko ura iritsi baino lehen baserrikoek erabiltzen zuten iturria. Usurbil eta Donostiaren arteko muga den Arpidegieta errekaren sorrera da. Donostiako ingurabidea eraikitzerakoan ireki duten Zelaiaundiko tunelaren lanak direla eta, iturria agortu egin da bolada batez. Orain, ordea, badirudi urak bere bidea bilatu duela, eta, zorionez, berriro ura dario.