Aginaga
Izen bereko baserriaren ondoan dago, hareharrizko harlanduarekin eraikitako horma batean. Gobara egiteko harria duen porlanezko aska handi batera isurtzen du ura, eta zuhaixka trinkoz osaturiko heskaia du inguruan. Agorraldian ura eman arren, lehorte gogorrenetan agortu izan da.