Txikierdi
Trenbide berriaren ibilbidean ere zubi nahiz geltoki berriak sortu ziren, egungo trenak erabiltzen dituenak batzuk, duela bi hamarkada arte erabiltzen zirenak besteak.
Bidegurutze garrantzitsuan zegoen geltokia, Bilborako trena batetik, Lasartekoa bestetik, eta azkenik IruƱekoa, hor banatzen baitziren. Luzuriaga lantegia ere trenbide sareari loturik zegoen, eta hainbat adar lantegi barnera sartzen ziren. Altzairuzko bobinak kargatzeko erabiltzen den zabalgunean zegoen eraikuntza. Geltokian Lasarte ageri bazen ere, Txikierdin zegoen.