Uriberriberriko teileria

Aginaga

Aginagako Uriberriberri etxearen atzean, obrak zirela eta, lurrak mugitzerakoan, ustekabean agertu zen teileria. Gogortasun gutxiko geruzetan erdi lurperatuta zegoen labea. Sutokia osorik du, ez ordea egosteko labea. Eskuinaldean, aldiz, lur bigunak eusteko harrizko horma sendoa du, eta estalkirik ez. Aranzadi Zientzia Elkarteak induskatu eta Diputazioak eta Udalak itxuratu eta txukundu zuten. Gaur egun, edonork bisita dezake.-ondasunen planoan, baserriaren ezkerrean, labea (horno) agertzen dela ikus daiteke, bi karobiz gain.