Arpidegieta

Txikierdi

Aritzetako zerbitzugunearen azpiko erreka zokoan lau karobi zulo daude, eta bosgarrena izan daitekeen beste bat ere bai. Zuloak besterik ez dira antzematen, nahiz eta baten batek oraindik aurrealdea harri-hormez itxia izan edo labetik gertu itxitura horren hainbat harri lurrean botata ageri. Inguruan egon omen zen meatzearekin izan dezakete harremana.