Arburu

Aginaga

Autopistaz honuntza dago, baserri zaharra autopistak bota, eta berria haruntza eraiki baitzuten. Arrate baserritik gora du iristeko bidea. Zilindro formako labe dotorea du, harrihorma eta kare-mortairuarekin egina. Puntu-erdiko arkuko labe-atakaren alboetan kontrahormak ditu, arasarekin eskuinekoa. Sasiak jota dago gaur egun. Usurbilen lanean aritu den azkenetako karobia da. 1933 eta 1934 urteen inguruan, hiru egun eta hiru gau egon zen sutan, azkenekoz.