Zubieta
Baserriko gobaralekuaren goialdean dago. Zuloa besterik ez da geratzen.
Horiez gain, gaur arte iraun ez arren, bertakoek ezagutu dituzten karobi ugariren berri izan dugu. Baserri hauek guztiek zuten bere karobia: Agirrek, Aintziberrik, Arratzainek, Artikulaaundik, Artxubietak, Bentazikinek, Enbilleneak, Intxuintxabalek, Olarrik, Murgilleneak, Txantxoneneak, Txuloeneak eta Urdairak.
Illunbe baserria eta guardetxea igarota, Karobi izenez ezagutzen den parajea dago, eta bertakoek bizpahiru karobi ezagutu zituzten inguru horretan. Karobi toponimoa bera errepikatzen da Egioleta baserritik gertu, bizpahiru karobi baitzeuden bertan. Tellengidegi baserriak bi karobi zituen baserritik ekialdera (ikusi 58. orriko lur-ondasunen planoa). Gaur, lurra berdinduta dago baina, hala ere, karobiaren harri bakan batzuk oraindik ageri dira.