Lertxundi

Aginaga

Baserriaren aurrealdean dago. Usurbilen dugun produkzio jarraiko labe bakanetakoa da. Adreilu trinkoko estalduradun labe zilindrikoa du, eta harri-horma fabrikaz egindako eraikinak biltzen du erdian. Egurrezko hainbat postek eta harri-horma batek labea babesten duen bi isurkiko estalkia eusten dute. Laberako atakak puntu-erdiko arkua du, barrurantz egin ahala estutzen doana. Aurkako aldean, labearen goialdera edo irenspidera iristeko lurrezko arrapala du. Gaur egun, eltze-labea jaitsia egoteaz gain, lurrez beteta dago eta karobia lanabesak eta kanaberak gordetzeko erabiltzen da.