Olarrikoek Olloki edo Arratzainerrekan eraiki zuten,
inguruko baserritarren laguntzarekin, duela 60 bat
urte zentrala. Errekan gora ehun bat metro eskasera
harrizko presa eraiki zuten lehenik, eta hodi bidezko
kondukzioa eta dinamoaren etxola ondoren. Lan nekeza
eta esfortzu ugari kostatu arren, jarri zuten martxan.
Baina ur-emari gutxi zela eta, bost bat hilabete
besterik ez zen lanean aritu.