Zentral hidroelektrikoak
7
Erroizpeko zentrala
industria22
Zentraleko deposituko harri-horma
Zatarain familiak eraiki zuen Erroizpe errekaren inguruan lehen zentrala. Urjauzi handia baino goragotik hartzen zen ura, eta eskuineko hegi malkartsutik harrizko ur-biltegi edo antepara batera eraman. Hortik, hodian behera errekaren ertzean, zetaolaren parean kokatzen zen turbinaraino, sorgailu edo dinamoaz argindarra lortzeko. Baina, antza denez, nahi bezain ondo ez zen aritu, eta Zatarain familiak Arozenaren enpresarekin adostuta zentral berri handiagoa eraikitzea erabaki zuen, Txokoalden. Erreka bazterreko zentrala uholdeak eraman zuen; ubidea, aldiz, lubiziek, baina ur-biltegiaren hondakinak hor jarraitzen dute.