Zentral hidroelektrikoak
5
Learberroko kanala
industria22
Ubidea, basoan
industria22
Ubidearen harri-hormak
Pasa den mende hasieran, zentralak ugaldu zirenean, Abalozko sakanean beste indarretxe bat eraikitzeko egitasmoa izan zen. Zentrala bera eraiki ez bazen ere, bertara ura eramateko kanalizazioa bai egin zela, eta oraindik, zati batzuetan bistan dira haren arrastoak. Sekula urik eraman ez zuen ubideak Atxulondoerrekan zuen ur desbideraketa, eta 160 metroko kotan zehar-zehar zihoan Learberro esanda ezagutzen den hegian. Kanala nagusiki Andoaingo lurretan egon arren, bere bidean Zubietakoa den Gerezieta izeneko lur zatia zeharkatzen du, Zubietako planoan hiruki formarekin agertzen den hori.