Industriarentzako azpiegiturak
6
Sariakolako jute lantegiaAGINAGA ORIO

Jute lantegiaren hondakinak

"Sariako kalea"

Langileen etxebizitzak

Eskola
Burdinola eta baserri zaharraren ondoan 1893an, jute lantegia eraiki zuen Agustin Arbillagak. Ehun
edo zuntza horrekin hainbat artikulu lantzen ziren, alpargatak, oihal zakarrak eta zakuak batez ere. Lehengaia
Orioraino trenez ekartzen zuten, eta handik galera bidez Sariakolara eraman. Langileentzat
etxea ere eraiki zuten, eta garai hoberenetan, joan den mendeko 40ko hamarkadan, 14 familia ere
egon ziren bertan bizitzen: "Sariako kaletarrak" ziren. Eskola ere aldamenean zuten, eta bertako haurrez
gain, inguruko baserrietakoak ere joaten ziren. 50eko hamarkadan lantegiak lanean jarraitu bazuen
ere, Sariakola pixkanaka hustuz joan zen. Etxebizitza eta argia debalde eduki arren, etorkizunik ez
zutela sumatu, nonbait, eta askok alde egin zuten. 1957an, produkzioa behin-betiko eten zen. Gehienak
Mutriku eta Zumaiara joan ziren, nagusi berak beste lantegi batzuk baitzituen han.
Sariakolako eraikuntza gehienak hondakinak besterik ez dira gaur egun, eta zutik dirautenak, etxebizitza
eta biltegia kasu, egoera penagarrian daude, erortzeko zorian. Instalazio gehienak Orioko udalerrian dauden
arren, errekaz honuntza ere badira, hondakinak diren eskola eta erreka gaineko lantegia, esaterako.