Industriarentzako azpiegiturak
4
Erroizpeko zetaolaURDAIAGA
industria10
Lantegiaren aurrealdea
industria11
Lantegia barnetik
Erroizpe errekaren ezker hegian, Estatuaren lurrak zirenetan, zetaola edo zeta lantegi bat egon zen. 1878 inguruan abiatu zuen bere ibilbide ekonomikoa, nahiz eta jarduerak urte gutxi iraun. Izan ere, 1890eko dokumentazioak guztiz hondatua zegoela baitio.

Haritzaren harrek sorturiko kapuluetatik zeta ateratzea zuen helburu egitasmoak, eta Gregorio Lopetedi y Lecumberriren ikerketa batean oinarritu zen, hura izan baitzen harraren hazketa teknikak, XIX. mendearen azken laurdenean, Gipuzkoan sartu zituenak. Irisasiko magal ospela, antza denez, har horien hazkuntzarako benetan aproposa zen, jatorrizko herrialdearen parekoa. Sona eta oihartzun handia izan zuen zetaolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nahiz Madrilgo administrazioaren babes ekonomiko eta politikoa izan zuen. Garai haietako saiakera industrial berrizale eta puntakoenen artean koka daiteke.

Harrak desagertu zirela mendea igaro den arren, leihoz beteriko horma itzelak eta instalazioaren gainontzeko hondakinek oraindik, hor diraute.