Industriarentzako azpiegiturak
2
Zumaburuko presaZUBIETA
industria05
Zumaburuko presa, 1994an. Aurrean, Zumaburuko uharteko zatia


industria06
Presaren harlanduzko kontra-hormak
industria07
Presaren xehetasunak

Hipodromo parean kokatutako ur-saltotik desbideratutako indar hidraulikoak, Brijiden aurreko plazan kokatzen zen irin lantegiko makineria mugitzen zuen gaur egungo Zumaburun. Animalientzako pentsua eta xaboia egiten zuten lantegi horretan. Dena dela, ziur aski, presa lehenago eraiki zen, lehenengoz Lasarteko burdinolak erabili baitzuen, eta galdategi batek ondoren. Landutako harriekin eraikia, kontra- hormak eta harriak elkarri lotzeko burdinazko grapak zituen. Ibaiaren bideratzearekin batera desagertu zen.

industria20
Lasarte eta hipodromoaren artean Zumaburuko presa, ubidea eta irla ikus daitezke 1905eko planoan.