Industriarentzako azpiegiturak
1
Oriako presaZUBIETA
industria03
Presa, 1994an. Ezkerrean kanalerako ur-desbideraketa ikus daiteke
Oriako ur-saltotik irteten zen kanalizazioko urak "Fabrica de Oria Brunet y Cia" lantegiko makineria-instalazioak mugitzen zituen. XIX. mendearen erdialdera eraiki zen lantegia, kotoiarekin haria egiteko asmoarekin, eta jatorrizko presa ere garai hartakoa dela pentsa daiteke. Lantegi modelo izendatu zuten garai hartan, orduko puntako teknologia baitzuen. Presa oraindik hor dago, N-1 errepideko zubitik gertu, duela ez asko, altueran beheratua izan arren. Bestalde, Txitxardin Beltxa jatetxearen aurreko lorategian ikus daitezkeen bi zuhaitz ilarak, ubideak alboetan zituenak dira, eta kanala bera, erdian, lurrez estalita dago.
industria04
Presa, gaur egun. Ezkerrean, arrainak ibaian gora igo ahal izateko eskala ikus daiteke.

errotak27
Brunet lantegia, Oria auzoa, presa eta ubidea ikus daitezke 1905eko planoan.