Burdinolak
2
AsteasuainerrotaTXIKIERDI
errotak06
Ubidea lurrez estalia, Babilonia baserriaren ondoan
errotak07
Asteasuainerrota 2002an
errotak06
Errotarako presa eta ur desbideraketa
Aizpuruko errotaren parean, urez bestaldera, kokatzen da Asteasuaingo errota, Txikierdi ostatuaren aurrez aurre. Hori dela eta, ostatu ezagunaren izenaz deitu izan zaio sarri: Txikierdiko errota. Antzina errota izan bazen ere, indarretxe bilakatu zen XX. mendearen hasieran eta 1977a arte egin zuen lan. Erantsirik duen etxebizitzan jendea bizi izan da. duela gutxi arte. Aizpuruaren antzera, Iturrarte uhartea eskuinetik inguratzen duen adarrean zuen errotaraino ura desbideratzeko ur-saltoa. Presa eraitsi zuten, baina kanala nondik nora zihoan antzeman daiteke errotaren inguruan. Errota edo indarretxea egoera txarrean dago gaur egun.