Errotak
1
Aizpuruko errotaZUBIETA

Aizpuruko errota
Aliriko zubia igaro eta Zubietako herrigunerako
bidean ezkerrera dago Aizpuruko
errota. Instalazioak direla
medio Usurbilen izan dugun errotarik
garrantzitsuena izan zen. XV. mendearen
bukaeran jada dokumentatua
dago, eta orduan bi errotez hitz egiten
da: Aliriko zubiaren ondoan egon zena
bata, eta egun ezagutzen duguna bestea,
Oria ibaiaren ertzean biak. Lau
harri parerekin egiten zuen lan, eta gainontzeko
errotek inguruko biztanleek
jasotako uztaren aleak ehotzen zituzten
bitartean, Aizpuruko errotak, horiez
gain, baita kanpotik ekarritakoak ere.
1920an egin zuen lan azkenekoz, eta
orduz gero zerratoki bilakatu zen, gaurdaino.Aipaturiko errotarriak mantentzen dira,
errota aurreko antepara ere bai, baina
ura desbideratzeko presa, ubidea eta
isurketa-ubidea duela hamarkada bat
egindako ibaiaren kanalizazioarekin
galdu ziren. Iturrarte uharteko ezker
adarrean zegoen presa eraitsi egin
zuten, eta egurrezko ubidea betelanak
estalita geratu zen.

Errota 1878an, Rogelio Gordonen olioan

Antepara

Errotarriak

Aizpurua eta Asteasuain erroten kokapen planoa. Aurrez aurre zeuden bi errotak, ezker eta eskuin ibaiertzean, hurrenez hurren. 1993-1995. urteetan
egindako ibaiaren bideratze lanekin desagertu ziren presak eta estali ubideak. Ibaiaren orduko bidea eten-puntuen bidez azaltzen da.