Burdinolak
1
Txanka eta Goikoerrota URDAIAGA

Txanka
Urdaiaga jauregiaren babesean sortu
ziren burdinolak eta haren ondare izan
ziren luzaz. Ekoizpenerako gune garrantzitsua
izan zen XV. mendetik abiatuta,
XIX.aren bigarren erdialdera arte,
nahiz eta jabetzaren arabera hiru aro
ezberdin ezagutu. Hirugarren garaian,
Soroatarren kudeaketapean ezagutuko
du konplexuak unerik oparoena.
1689ko dokumentazioan, Soroatarren
esku jada, bi burdinola aipatzen
dira, nagusia eta gabitegia, gaur
egungo Txanka eta Goikoerrota baserriak,
hurrenez hurren. Urte batzuk beranduago,
mendearen hondarrean,
Txankakoa birmoldatu eta errota bilakatu
zen, eta Goikoerrotak, izenak dioenaz
beste, bere horretan jarraitu
zuen.Ola edo burdinola horiek bi urtegik
eta kanalizazio sistema batek hornitzen
zituzten. Gaur egun, urik gabe
egon arren, bai urtegiko presa, bai
Txanka errota atzeko antepara osorik
mantentzen dira. Erroizpetik desbideratutako
ura bi metro lodi den lehen
presara joaten zen kanal baten bidez,
eta kanalizazio bidez, ehunen bat
metro aurrerago kokatzen den Txanka
atzeko anteparara ondoren. Bere osotasunean
ez bada ere, gaur egun, kanalizazioa
oraindik erabiltzen dute.

Goikoerrota

Harlanduzko hormatzarra barrualdetik

Hormatzarra kanpoaldetik

Txanka errotako antepara

Anteparako harlanduak

Ubidea Txankaraino

Erroizpeko uren aprobetxamendua. Bertan nabarmentzen dira, besteak beste, Urdaiaga jauregiko
konplexua, Torreko errota edo Bekoerrota, Txokoaldeko zentrala, Erroizpeko zentrala, zetaola eta arrainhaztegiaren
konplexuak eta bertara ura eramateko presa eta ubideak.
Urdaiaga Torrea zaharraren ondoan, Manso de Zuñiga XVII. mendeko ikerlariak eskainitako planoaren
arabera, errota batez gain bi burdinola ageri dira. Bekoerrota da lehena, eta Gaztañaditxabal eta Etxealai
izan daitezke beste biak, nahiz eta gaur egun zaila izan halakorik irudikatzea.