Baserrietako gobaralekuak

Baserrietan, apenas erabiltzen diren arren, gobaraleku mordoa mantendu da. Hemen dituzue batzuk:
1| Arrillagaundi AGINAGA
putzuak05
2| Etzabal AGINAGA
putzuak06
3| Saria AGINAGA
putzuak05
4| Sariakola AGINAGA
putzuak06
5| Enbillenea ELIZALDE
putzuak05
6| Urkamendi ELIZALDE
putzuak06
7| Ibarrola KALEZAR
putzuak05
8| Troia KALEZAR
putzuak06
9| Ugartetxeberri KALEZAR
putzuak05
10| Illunbe URDAIAGA
putzuak06
11| Lartzandieta (Zingireta) URDAIAGA
putzuak05
12| Aginagako geltokia URDAIAGA
putzuak06
13| Urdaiagajauregi URDAIAGA
putzuak05
14| Aliri ZUBIETA
putzuak06
15| Arbitza ZUBIETA
putzuak05
16| Artzabaleta ZUBIETA
putzuak06
17| Amidibea ZUBIETA
putzuak05
18| Goiaran ZUBIETA
putzuak06
19| Lertxundi 1 ZUBIETA
putzuak05
20| Lertxundi 2 ZUBIETA
putzuak06
21| Zuasti ZUBIETA
putzuak05
Garai bateko lixiba edo gobara egiteko arropa xaboitu beharra zegoen lehenik. Horretarako, errautsa zabalduko zen ontzi edo kuela batean jarritako arroparen gainean, ahal izanez gero, sagarrondoaren egurrarekin lorturikoa. Ondoren, ura irakiten botako zitzaion arropari; eta azkenik, hurrengo egunean batzuetan, gertueneko iturri edo erriora jotzen zuten. Uretara jaitsi, eta zango erdiraino uretan sartuta, espreski jarritako harriez baliatuz, arropari eragiten zioten. Geroago, lurreko gobaralekuak agertu ziren, eta erriokoak uda alderako bakarrik utzi. Errautsaren ordez, potasa-hautsa, xaboia eta lejia agertu ziren, eta gutxi bazen ere lana erraztu zuten. Donostiako dirudunen etxeetako maindireak errioan garbitzen zituenik ere izan zen. Gobara eginda, buruan fardel handia jarri, eta Zelaiaundi eta Urreztin barrena, Donostiara jaisten ziren, oinez. Geroago ere jarraitu zuen hainbat emakumek erreka eta errioan dirudunen arropa zuria garbitzen, baina, orduan, trenean ekarri eta eramaten zuten fardela.
putzuak06