Trenbidea
10
Sañarrieneko trenzubiaELIZALDE / URDAIAGA
Oria ibaia zeharkatu ahal izateko egin zen 1915 aldera. Harlanduekin eraikia, puntu erdiko hiru arku beheratu handi ditu, eta beste horrenbeste ibaiaren eskuin adarra zeharkatzeko, beheratua erdian eta puntu erdikoak alboetan. Ur korrontea moztu eta alboetara bideratzeko, harlanduzko tajamarrak ditu arkuen arteko pilareetan, bai ur gora eta bai ur behera. 1953ko uholde itzelak bota ez bazuen ere, bai kendu zizkion gaineko barandak, eta ordutik, bitik bat falta du.