Trenbidea
8
Txaparreneko geralekuaKALEZAR
Txikierdi eta Usurbilgo geltokien erdibidean zegoen Txaparreneko geralekua, Txara baserriaren parean, errepide ondoan. Geltokiko eraikina beranduago eraiki bazuten ere, ibilbide berriaren hasieratik gelditzen zen trena Txaparrenean, eta Kalezar, Kaleberri, baita Zubietako baserritar mordoak ere hor hartzen zuen goizero trena, esne marmita eta barazki otarrekin Donostiako plazara tratuan egitera joateko. Duela hogei bat urtetik gaurdaino ez da halakorik gertatzen, eraikuntzaren aztarnarik ere ez da geratzen, bide bazterrean sarrerako arkua besterik ez.