Trenbidea
6
Txikierdi-Lasarte geltokiaTXIKIERDI
Trenbide berriaren ibilbidean ere zubi nahiz geltoki berriak sortu ziren, egungo trenak erabiltzen dituenak batzuk, duela bi hamarkada arte erabiltzen zirenak besteak.
Bidegurutze garrantzitsuan zegoen geltokia, Bilborako trena batetik, Lasartekoa bestetik, eta azkenik Iruñekoa, hor banatzen baitziren. Luzuriaga lantegia ere trenbide sareari loturik zegoen, eta hainbat adar lantegi barnera sartzen ziren. Altzairuzko bobinak kargatzeko erabiltzen den zabalgunean zegoen eraikuntza. Geltokian Lasarte ageri bazen ere, Txikierdin zegoen.
Trenbide orratzak aldatzeko tramankulua, Txikierdiko geltokian
Asteasuainaundi finkaren planoaren zatia. 1964 urtea.
Txikierdi-Lasarteko geltokia, azpi-estazioa, merkantzien biltegia, eta lurrin makinek ura hartzeko depositua, batetik. Bestetik, golf-zelaia, Luzuriagako ur-biltegiak eta Asteasuainaundi finkaren mugarriak, horien artean 29.a, (Usurbil-Donostia-Hernani) hiru udalerrien arteko muga.