Trenbidea
1
Zubietako trenbidea
Zubietako ibilbideari begiratuz gero, trenbide izateari aspaldi utzi arren oraindik hainbat aztarna antzeman daitezke:
Lasartetik Zubietako herrigunerainoko gaur egungo bidea eta Amidi baserritik Santuenerainokoa, trenbide zaharraren lur-berdinketatik doa. Tren zerbitzua eten zenean, errailak kendu eta trenbidea oinezkoen bide edo errepide bilakatu zen, ordura arte bideak beste batzuk baitziren. Gauza bera gertatu zen Santuenetik Txokoalderainoko zatiarekin. Zubietatik Amiri bitarteko zatia, berriz, erriberetako soro eta belardietan barrena zihoan, eta hor, oraindik, trenbidearen trazaduraren nondik norakoa antzeman daiteke.