Lursailak banatzeko mugarriak
6
Sagatzuko mugarriaORREAGAKO MUGARRIAK
Puelaberritik berrehun metro gora eta ezkerrera kokatzen da, belardiaren goiko ertzean. Aldeetako batean, kontrajarritako bi hiruki aldekidek borobilean amaitutako besoekin osaturiko gurutzea du landua, eta "ANO 1854" idazkuna zerrenda batean, haren gainean. Goiko planoan, berriz, bi marra landu ditu angelu itxia osatuz. Hareharrizko blokea da, eta MP 52 mugarria du ondoan.
sagatzu01 sagatzu02

HERRI ONURARAKO MENDIKO MUGARRIAK

Aipaturiko Andatza-Irisasiko lurrak, XIX. mendeko desamortizazio legeak medio, Orreagako kalonjeen jabetza izatetik Estatuaren eskuetara pasa ziren. Lur eremu horiek salduz, dirua lortzea izan zuten helburu desamortizazio legeek. Baina Irisasi saltzen saiatu arren, salerosketa ez zen gauzatu, eta orduko administratzailearen familiaren jabetza, eta Itzao, Liputzabal eta Arroarroko erriberetakoak salbu, gainerakoak Madrilgo administraziopean jarraitu zuen, beste mende eta erdiz. Urte horietan, oraindik zutik geratzen ziren harizti itzelak bota eta pinudia sartzeaz gain, Estatuaren lurrak mugarritu zituzten, harri mordoa jarriz. Mugarri horiek aldeetako batean "M" eta "P" letrak (Monte Público) dituzte landurik, eta azpian dagokien zenbakia. Pasa den mendearen hondarrean, Estatuaren eskutik Aldundiarenera pasa zen jabetza, eta mugarri batzuk galdu diren arren, gehienek hor diraute oraindik.