Lursailak banatzeko mugarriak
Herriak ez ezik, lursailak ere mugatzen dituzte
mugarriek, bai partikularrak bai herri- lurrak.
Tankera bertsua dute eta herri mugarrien alboan
egon daitezke, hala suertatzen bada,
edo bakarrik. Gehienetan mugatzen duten
mugatik metro batzuk barnerago egoten dira,
eta herri mugarrien moduan, landutako marra
izan ohi dute goiko planoan. R.
ORREAGAKO MUGARRIAK
Andatza-Irisasi mendian, gutxienez XI. mendetik XIX. mendera arte Orreagako monasterioko lurrak zirenak mugatzen dituzte. Zalantzarik gabe, beraz, aspaldiko jatorria dute. Aldeetako batean Orreagako Santa Maria kolegiataren ikurra eramatea da beren ezaugarria: gurutze grekoa besoen muturrek ahurra dutela, eta buruan makulua eskuinaldera. Artikutzakoen antz handia dute, horietako batzuetan makulua ezkerrera irten arren (eskuineko argazkia).