Igeldoko megalito gunea
8
Tontortxikiko tumulua

Tontortxikiko gainaren mendebaldeko bizkarrean kokatzen da, antzeko beste hiru tumulutatik gertu. Azken horiek, ordea, Orioko udalerrian daude. Usurbilgo udalerrian dagoen hau ere, zenbaitek Oriokotzat jo arren, 10 metrora lekututako mugarri eta alanbre-hesiak garbi asko erakusten dute Usurbilen dagoela, Aginagako lurretan. Multzo osoak Lusarbeko atsedenlekutik gertu du sarrera, baita azalpen panela ere. Karta arkeologikoan Tontortxiki I izena duela ageri da.

Tontortxikiko tumulua.png

Iparretik hegora 11,6 metro eta ekialdetik mendebaldera 10 metro luze da tumulua, eta 0,60 eta 0,40 metro arteko altuera du. Erdiko kraterrak 5 x 4 metro ditu diametroan eta 0,60 eta 0,40 metro sakoneran. Harri mota: bertako hareharria.

Tontortxikiko tumulua.png

Historiaurreko kontuekin lotuta, Andatza eta Irisasin badira hainbat gune, non garai bereko gizakiaren lantresnen hondakinak agertu diren. Azken urteotan aire zabaleko aztarnategi horien azterketa sakon eta zehatza egiten ari dira.