Igeldoko megalito gunea
7
Aitzasateko trikuharria

Mendizorrotz eta Tontortxikiko gainen arteko lerroan dago, Aitzasatetik mendebalderantz 100 metro inguru, Aginagako lurretan. Usurbil eta Donostia arteko mugalerroa ere oso gertu du.

Aitzasateko trikuharria

Trikuharriak 8 metro diametroko, ipar-mendebaldean 0,75 metroko eta ekialdean 0,25 metro altuerako tumulua du. Erdialdean zutik eta biratua dagoen harlauza nabarmentzen da, 1,05 metro luze eta 0,18 metro lodierakoa, 70 graduko norabidean. Ondoan, ekialderantz antzeko neurriko beste harri bat ageri da etzanda. Harri mota: bertako hareharria.

Aitzasateko trikuharria