Andatzako megalito gunea
3
Juanasoroko trikuharria

Andatzako ekialdeko hegian dago, Zubietamendiko lurretan, Usurbil eta Zubietaren arteko mugalerrotik gertu. Biribillondotik Andatza inguratzen duen pista nagusira igotzen den bidearen eskuin aldean kokatzen da, Juanasoro izeneko parajean. Eta hala behar luke izena, nahiz eta bertako plakak Karramiolatz dela adierazi.

Juanasoroko trikuharria

Trikuharriak iparretik hegora 9,5 metro diametro eta ekialdetik mendebaldera 12 metro ditu, eta 1,5 metroko altuera. Tumuluan zentraturik dagoen ganbera barnealdera biratuak dauden bi lauzek eratzen dute. Iparraldekoaren neurriak 1,20x0,25x0,40 metro dira, eta hegoaldekoarenak 0,80x0,20x0,60 metro. Ganberaren zorua gainarekiko 0,80 metroko sakoneran dago. Norabidea: 90 gradu. Harri mota: bertako hareharria eta konglomeratua.

Juanasoroko trikuharria