Andatzako megalito gunea
2
Olaiko trikuharria

Andatzatik ekialdera irteten den mendi adarrean kokatzen da, Olaiko gainean, Zubietamendin, porlanezko bidetik 100 metro mendebalderantz.

olaiko trikuharria

Trikuharriak 12 metro diametroko eta 1,15 metro altuerako tumulua du. Erdian, 4x3 m. eta 0,7 metroko sakonunea du, zanga moduan iparraldera zabalduta. Gaur egungo ganbera eskuairan dauden bi harlauzek osatzen dute: albokoa bata, 1,70x0,50x0,70 metrokoa, hegoaldean eta iparrera biratua; eta itxiturakoa bestea, 0,50x0,20x0,10 metrokoa mendebaldean. Ganberaren norabidea: 75 gradu. Harri mota: bertako hareharria.

olaiko trikuharria