Karobiak
6
LertxundiAGINAGA


Baserriaren aurrealdean dago. Usurbilen
dugun produkzio jarraiko labe bakanetakoa
da. Adreilu trinkoko estalduradun
labe zilindrikoa du, eta harri-horma
fabrikaz egindako eraikinak biltzen du
erdian. Egurrezko hainbat postek eta
harri-horma batek labea babesten duen
bi isurkiko estalkia eusten dute. Laberako
atakak puntu-erdiko arkua du, barrurantz
egin ahala estutzen doana. Aurkako
aldean, labearen goialdera edo
irenspidera iristeko lurrezko arrapala du.
Gaur egun, eltze-labea jaitsia egoteaz
gain, lurrez beteta dago eta karobia lanabesak
eta kanaberak gordetzeko erabiltzen
da.