Harrobiak
7
Andatzako harrobiak

harrobiak01g
Igartzazabal baserria, eta atzean, Erroizpe sakana eta Urkidi zein Zatiaundiko errekak.
Azpian ikus daitezkeen errotarriak erreka horietan daude oraindik.

 

harrobiak01h harrobiak01i
Andatzako Igartzazabal baserriaren inguruan, hiru erreka-zokotako urak elkartzen dira Erroizpeko errekan behera jarraitzeko. Horietako bitan, Urkidin eta Zatiaundin aurkitu dira errotarriak, lantzen amaitzear, amaiturik, edo bertan behera utzi dituztenak. Errekara amiltzen diren hegietan barreiaturik, aldiz, hainbat harrobi txiki antzeman daitezke. Maldan behera erreka-zokora botatzen zituztela dirudi, ondoren, hausten ez zirenak bakarrik lantzeko.

 

Bugati baserriaren atzealdean, Zubietamendiko Zorrotzarrietako errekaren inguruan ere, aspaldi, errotarriak atera eta lantzeko harrobiak omen zeuden. Toponimo bera Irisasi partean errepikatzen da, Txorkoa eta Errekaluze artean.

Abalotzen ere ba omen zen harrobi edo meatzerik. Errepide nagusitik ez oso urrun, Abalozko sakanaren irteeran zegoen harrobia, Leteungo gainaren hegoaldean. Zubietako hainbat etxetako harlauzen sorburua izan zen. Harrobiaz gain, meatze zahar baten ahoa ere bada. Karlistaldietan gerra galdu ostean, han gorde omen zuten karlistek euren armamentu guztia, eta zeinek daki, beharbada han egongo da oraindik.