Ferratokiak

ferratokiaksarrera
Idia ferratzen.

erratokiak13
Aldatxa baserrian behia ferratzen, 1970ean.

Garai batean, herriko puntu batean egoten zen ferratokia, eta bertara jaisten zuten ganadua baserritarrek. Aitzakiarekin, gainera, egun edo goiz pasa polita egiten zuten bizilagunekin. Nekazaritzak bilakaera nabaria jasan duen moduan, baita ferratzaileen lantokiak ere. Lehen ganadua gehiago mugitzen zen, zela ura edateko, zela lan edo bestelako zereginetarako. Gehiago ibili beharra zuen, eta ondorioz, azkazalak hondatu eta mindu egiten zitzaizkien. Hala, animaliaren hankazpia babesten zuen ferrak. Traktorearen agerpena eta produkzio beharren aldaketekin ganaduaren mugikortasuna asko murriztu zen, eta ferratzaileak baserrietara jotzen hasi ziren lanbidearekin jarraitu ahal izateko. Baserriz baserri ibiltzen ziren, ferratoki finkoak zituztenetara joanez, lehenik, eta ferratoki mugikorrekin geroago, egurrezkoak hasieran, burdinazkoak azkenik.

Garai batean zamari eta abelgorri guztiei jartzen bazitzaizkien ere ferrak, azken urteotan, batez ere, deman dabiltzan idiek eta paseorako zaldiek daramatzate, eta ez asto edo behorrek. Teknika eta tresna berriek, gainera, albo batera utzi dute ferra tradizionala. Egurrezko takoak edo plastikozko kalotx ortopedikoak erabiltzen dituzte, gaur egun, animalien hankak sendatzeko. Prebentzio lanak, berriz, garrantzia hartu du. Urtean behin edo birritan animaliaren azkazalak moztuz, arazo asko saihesten da gerora.

Herriko hainbat baserrik etxe alboan dute egurrezko ferratoki finkoa, nahiz eta Egioletakoaren moduan, gutxienez hamar urte igaro bertan azken ferra jarri zenetik. Betiko moduan erabilera eza, galmena izan da, eta oraindik ferratokiak mantentzen badira, utziak eta hondatuak ez daudenetan, beste zerbaitek bete du haren lekua. Eta gaur, noiz edo noiz animalia ferratu behar badute, ferratzaileari hotsegin, eta han agertuko da autoari loturiko ferratokia atoian duela.

1 | Arrillagaundi AGINAGA
ferratokiak01
2 | Daldagorri AGINAGA
ferratokiak02
3 | Sariagoikoetxea AGINAGA
ferratokiak03
ferratokiak04
4 | Egioleta ELIZALDE
ferratokiak05
5 | Olarri ELIZALDE
ferratokiak06
6 | Aldatxa URDAIAGA
ferratokiak07
7 | Altzondo URDAIAGA
ferratokiak08
8 | Berraiartzabarrena URDIAGA
ferratokiak09
9 | Gilisastitxiki URDAIAGA
ferratokiak10
10 | Zuasti ZUBIETA
ferratokiak11
ferratokiak12