Errepide nagusietako zubi eta bidezubiak

putzuak06

putzuak06

putzuak06

Donostiatik Lasarten barrena Andoaina doan N-1 errepidea Usurbildik pasatzen den N-634arekin batera edo urte batzuk lehentxeago zabaldu bazuten ere, N-1 errepidearen bikoizketa eta Lasarteko saihesbidea 1972 aldera egin zuten. Bada, obra handi horiek Zubietako lurretatik igaro ziren eta hala egiten jarraitzen dute gaur egun ere. Milaka auto eta kamioi pasatzen dira egunero Zubietako inguru hartan eraiki zituzten porlanezko zubi eta bidezubietatik.

Handik bizpahiru urtera, gure herria alderik alde zeharkatzen duen A-8 autobidea zabaldu zuten, eta horretan ere, egundokoak egiteaz gain, hainbat zubi eraiki zuten: Artikulakoa, esaterako. Lerrook idazterakoan, berriz, aipatu autobidea egungo auto emana irensteko gai ez dela eta, beste berri bat egiten ari dira Donostia inguratzeko. Ingurabideko lanetan, sekulako bidezubi luzeaz gain, ia 300 metroko tunela zulatu dute Zelaiaundiko muinoaren azpian.

1 Artikulako zubia altxatu eta berritzen.

2 Oria eta Lasarten barrena N-1 errepidea, 1950eko hamarkadan.

3 Zubieta eta Lasarten barrena N-1 errepidea, 1970eko hamarkadan.