Zubiak
8
Altzonazko zubia
Txokoalde eta Aginaga lotzen dituen zubia estuagoa eta, batez ere, laburragoa zen lehen. 1953ko uholdeak bota edo hondatu eta berria eraiki behar izan zuten, gaur egungoa. Errio gaineko zatia lau harri-habek eusten dute, eta Aginagako partean erriberaren gainekoa beste hiruk. Ur goraldietan uharraren bidean zubia oztopo izan ez zedin luzatu zuten horrenbeste alde horretatik. Argazki zaharrean garai bateko zubia ikus daiteke.