Zubiak
5
Zorrotzeko zubia

Oria ibaia zeharkatuz, Santuenea auzoa Kalezarko
erriberarekin lotzen duen lau begiko
zubia da. Harlanduekin eraikia, puntu erdiko
lau arkuk eusten dute gainaldeko porlanezko
bidezorua. Ur korrontea moztu eta alboetara
bideratzeko harlanduzko tajamar
zorrotzak ditu pilareetan, bai ur gora eta bai
ur behera. 1999an egin zituzten zubia eraberritzeko
lanak, jatorrizko harrizko barandak
kendu, porlanezko bidezoru zabalagoa
bota eta metalezko baranda berriak jarri.
Alirikoarekin batera herrian dugun zaharrena
da. Agiri zaharren arabera, XVII. mendean,
gutxienez, zubia bazegoen, eta antza
denez, honek ere zatiren bat zurezkoa zuen.
Badakigu, halaber, uholde handiak izaten zirenean,
korrontearen indarrak hondatu eta
eraman egiten zuela zurezko zubi-puska,
eta ibaia zeharkatzeko alak erabiltzera behartu
jendea.