Zubiak
2
Itxiberrietako zubia
1936ko gerran bota zuten Zubieta eta, garai hartan, Urnietako Oria auzoa lotzen zituen zubia. Itxiberrieta paretik -Bugati esanda ezagutua-, Oria auzoko Basaundi baserri ingurura igarotzen zen, eta porlanezkoa zen. Gerra ostean, ejertzitoko zapadoreek behin baino gehiagotan eraiki eta desmuntatu zuten leku berean egurrezkoa zubia, Lasarteko kotxe lasterketetan auto aparkalekuak Zubietako lurretan baitzeuden. Leku horretan, gaur, errepide nagusiko bide-zubia igarotzen da, baina azpian oraindik zubi zaharraren aztarnak ikus daitezke.