Zubiak
1
Abalozko zentraleko zubia
errotak02
Andoaindik gatozela, Oria zeharkatzeko lehen zubia da, porlanezkoa. Abalozko zentralera iristeko sarbide nagusia zen lehen, N-1 errepidea bikoiztu baino lehen eta auto trafikoa txikiagoa zenean. 1953ko uholdeak eraman bazuen ere, berria eraiki zuten, gaur egun ikus daitekeena.