Zanpiurak
3
Legarritzagako zanpiura
Oria ibaiaren eskuinaldean, Kalezarko erriberak babestuz, luzatzen da harri eta lurrez eraikitako zanpiura, Legarritzagako ibitik hasi eta ia Orbeldiraino. Gune batzuetan metro eta erdi eta bi metro bitarteko altuerako lur muntoak, erriberetako baratzeak urpean geratzea saihesten du, ur goraldi oso handietan izan ezik. Erriberen erdialdetik doan eta Santuenea baino zertxobait lehenago ibairatzen den azeki handi edo nagusi batekin osatzen da azpiegitura lan hori. Azeki horretara isurtzen dute, hain zuzen, baratze eta erriberetako lurretan zabaldutako zanga guztiak. Sareak behar bezalako zaintza ez duenez, maiz ikus daitezke zanga eta lursailak urez beteak.
zanpiurak01
Usurbilgo erriberak
zanpiurak01
Zanpiura sagastia babesten
zanpiurak01
Legarritzagako zanpiura