Zanpiurak
1
Itzaoko zanpiura
Oria errioaren ezkerraldean eta Irisasi mendiaren artean geratzen den erribera zabalak 1500 metro luze den lur munto edo zanpiura du errioertzean, Sariakola paretik hasi, eta ia Olaberrietaraino. Babestutako erriberaren drenatzea zanga eta erreten sare trinko baten bidez egiten da. Bizkarrezur moduan dagoen erreten nagusiak biltzen ditu alboetatik datozen zangetako urak, ondoren bost azeki bidez errioratzeko. Usaterreka da horietako bat. Zanpiurapean harri-horman kokatutako konporta edo estankak dituzte azekiek, urak behar bezala erregulatzeko. Azekietako batzuk, gainera, lauza batzuez daude estaliak zanpiurara hurbiltzean, eta lurra dute gainean belardiak gehitzearren.
1808 inguruan luberritu ziren, garai hartan, Orreagako kolegiatarena ziren lurrak, ordura arte ihitza eta padurak. Hiru nekazari familiarentzat Itzao baserria eraiki zen bertan, eta hor bizi izan dira, 1973an azken familiak alde egin zuen arte, zanpiurak babestuta, baina beti uholdeen beldur. Hutsik dago Itzao gaur egun, ganadua bazkan besterik ez dago. Mantentze-lana falta dela eta, estankak eusten dituzten harrizko horma batzuk eta azeki gaineko hainbat lauza erori egin dira.
zanpiurak01
Zanpiura edo lur muntoa
zanpiurak01
Estanka edo konporta gaineko harri-horma
zanpiurak01
Erreten nagusia eta zangak
putzuak06
Itzaoko erriberetako zanpiura eta drenatze sarea