Kableak
4
Iturrarteko irlara Txikierditik
Artasoroen garaia amaituta, Michelin lantegian lan egiten zuten langile batzuek baratzea egin zuten bertan, eta noski, hara pasatzeko kablea muntatu behar. Kable zaharra eusteko ertzetako burdinak ibaiertzean dauden arren, sistema berria osorik eta martxan dago gaur egun. 1990eko lehen argazkian ikus daitekeen moduan, alaz igarotzen zuten ibaia lehen, polainaren laguntzaz, kableari tiraka. Bigarren argazkian, sistema berria ageri da, oraindik erabiltzen dena. Metroko tartea duten bi kable paralelo daude ibaian alderik alde, uraren gainetik lauzpabost metrora, eta horietako bakoitzetik bina poleetatik zintzilik burdinazko plataforma, jendea eta zama garraiatzeko prest.