Kableak
3
Iturrarte irlara Zubietatik
Iturrarteko irlaren bi aldeetatik egon da kablea, bai Zubietatik, bai Txikierditik. Aliri, Barazar eta Araeta baserriek zituztela hor lurrak kontuan hartuta, Zubietako pasoa izan zen bietatik lehena. Baina kable soila izan zen hura, txirrikarik gabea, eta gabarra alde batetik bestera kabletik eskuz tiraka pasatzeko erabili zen.