Kableak
1
Oriako "txirrilla"
Brunet lantegiko tailer mekanikoaren ondoan zegoen Oria zeharkatzeko kablea. Lerrokatutako bi poleek plataforma edo kaxoi bat zeramaten zintzilik, bi edo hiru pertsona edo pisu bereko zama pasatzeko adinakoa. Besteak beste, enpresako basozainak erabiltzen zuen, enpresak Zubietako lurretan zituen pinuak zaintzeko. Baserriren batetik ere, langileen kooperatibarako ziren produktuak bertatik pasatzen zituzten, eta 1953ko uholdeak Abalotz zentraleko zubia eraman zuenean, bertan bizi ziren familiako kideak ere hortik pasa zituzten.