Ibiak
6
Fermindegiko ibia
Txokoaldeko Altzonazko zubia eraiki baino lehen, Aginagatik San Estebanerako herribideak Fermindegi baserri parean zeharkatzen zuen ibaia. Galardiko mandioko arkuaren azpitik, Fermindegiko ataritik barrena ibaiertzera iristen zen herribidea, eta, legar pila baliatuz, beste aldeko Irabiko erriberetara pasa. Ondoren, Berraiartzabarrena baserriaren ingurutik, San Estebanera igotzen zen. 1953ko uholdeak ibia eta 7000 metro karratu lur eraman zituen, izugarrizko txikizioa eraginez.