Ibiak
4
Irurubieta edo Legarritzagako ibia
Kalezartik Zubietara doan herribidea bertatik pasatzen denez, pentsa daiteke, Orbeldiko presa eraiki baino lehen behintzat, uraren sakonera ez zela oztopo izango, legar pilatik barrena, alde batetik bestera igarotzeko. Bestalde, Kalezarko erriberetatik Legarritzagako irlaren goiko izkinara iristeko harri eta masaz egindako zubi edo pasarela modukoa eraiki zuten. 53ko uholdean uharrak eraman zuen arren, oraindik harri mutur batzuk ageri dira.