Ibiak
2
Iturrarteko ibia
Ibi berria dugu, 1993-1995 urteetan egindako ibaiaren bideratze lanekin batera sortua. Porlanezko zorua duen ibia egin zen orduan, sartu-irtenak eta guzti, Zubietako Iurritzatik irlara pasatzeko, eta urak baxu daudenean lurrorotarikoarekin erraz pasa daiteke batetik bestera. Badirudi Babilonia aurretik sartzen zirela lehen gurdiekin irlara, Zubieta aldetik presa-buruan gabarra bidez pasatzeaz gain.