Ibiak
1
Artutxako ibia
Ibaian gora ziurrenik besterik egon arren, Artutxa baserri aurrean zegoen ibi edo pasabidea da dokumentatua
dagoen lehena. Zubietatik Lasarteko Brigiden komentu ondora pasatzeko erabiltzen zen, Intxausti
ingurura. Manuel Lekuona historialariaren arabera, Lasarteko dorreko jaunak inguru horretan
kaia eta izokinak arrantzeko nasa izateaz gain, ibitik pasatzen ziren gurdi guztiei bide-saria edo peajea
kobratzeko eskubidea zuen, erregeak emana. Aliriko zubia egin baino lehen izango zen hori, ziurrenik,
Erdi Aroan, beraz.