Angula biberoak eta anguletarako lehorreko kalatokiak
Amuarrainetan aritzeko presa
Aranerrekan edo Puntapaxerrekan Santaixabeletan amuarrainetan aritzeko putzua sortu zuten, espresuki horretarako presa bat eraikiz, duela berrogeita hamar bat urte. Puntapax zubia eta izen bereko etxearen artean dago metro pasatxo altuerako horma, gobaraleku zaharraren aurrean. Festetan gaztetxoentzat txapelketak antolatzeaz gain, amuarrain arrantza sustatzea izaten zuen helburu trofeo eta guzti banatzen zuen lehiaketa hark. Garaiak aldatzen direnaren seinale, hogei bat urte izango dira halakorik antolatzen ez dela. Presak nahiz atzeko gobaralekuak bere horretan irauten dute, nahiz eta gaur egun buztin eta zakar ugari dagoen.