Angula biberoak eta anguletarako lehorreko kalatokiak
Anguletarako lehorreko kalatokiak
Angulak harrapatzeko zereginetan aritzen diren gehientsuenek, errioan gora eta behera ibiltzeko edo gustuko lekura iristeko, alak erabiltzen dituzte, polaina eta arraunekin lehen, motorrarekin gaur. Ilargi berriko gau ilunetan, egun pare bat lehenagotik ondorengo bi gauetara, farolaren argira erakartzen dituzte angulak mareak gora jotzen duenean. Bahearekin kala egin, eta zortea badago, bahea zuri aterako da, bestela, garbi. Baina ur gainean aritzeaz gain, lehorretik ere bada anguletan egiterik. Horretarako, errio bazterrean uretan barneratzen diren maila ezberdineko moilak ugaritu dira, ala ez erabili behar izatean erosotasuna handitzen delakoan edo. Hona hemen angulak lehorretik hartzeko moila edo kalatokietako batzuk:.
errotak02
errotak02